Kasu!ren 2 Diska berria kalean!!
Ohiko tokietan 5 Eurotan salgai edo www.kasukoldarrak.net helbidean musutruk!
4 Urte pasa dira iada "Beldurrik ez" diska kaleratu genuenetik. Bizitzak lurrak eguzkiari baino buelta gehio eman ditu. Lurrak bere buruari baino buelta gehiago. Ta hala ere gauzak ez dira aldatzen kamaradak! Tartean etorri ziren 3 indarrok, Geografia eta gazte martxara! Baina beharra genuen lan luzeago bat kaleratzeko, diska oso bat. Tamalez profesionalak ez izateak denbora mugatua izatea dakar. Baina hori da honi grazia ematen diona, beste gauza batzuetan denbora galdu ordez, musikan erabiltzea plazerra baita.
GRABAKETA:
Kasukoldarrak estudioak (Munarritz, Artika, Beltzuntze). Teknikariak Kasu!. 2009 ko urtarriletik uztailera. Nahasketak eta Masterizatzea Kasu!
KOLABORAZIOAK:
Oihane "Ellington": Pianoa Gosea eta Bukatu da kantetan.
Jon "Bono" R-Zetak ohia: Ahotsa Eutsi ez etsi kantan.
Asier "Miles Davis", Eneko "Bird Parker", Iban "JJ Jonhson" (Skatu taldea): Haizeak Eutsi ez etsi kantan.
Emauseko Ritx (Raperos de Emaus): Ahotsa Gosea kantan.
Dodo Sound Antisistema (Raperos de Emaus):: Skratxak Gosea eta Marilin kantetan.
Ibai "Madoff Laja" eta Itxaso "Landakanda": Trikia ta panderoa Neskazarrak kantan.
DISEINUA:
KASU!, web orriarekin laguntza Haritz "txiko 10".
Diska 15 kanta ezberdinek osatzen dute, gehien bat gai politiko-sozialak ikuspuntu pertsonaletatik. Kanta oso ezberdinak bata bestearengandik, swing zatietatik metal-rap zatietara, melodiari lekua eginez beste zenbaitetan. Eraginak: R-zetak, Na tua man, seihots, nekez, RPV, Negu Gorriak, Rage against the machine... Ta milaka! Bertsio bat tartekatu dugu. Maite Idirinek kantatzen zuen Nere aitaren etxea (Arestiren olerki musikatua). Ezpatadantza antzeko erritmo batera moldatuz (6/8 3/4 konpasa). 100% Kasu! Da diska hau, ia kanpoko laguntzarik gabe egina, taldeak azken urtean bizitu dituen momentu zailak eta politak barnebiltzen ditu. Diska hau gara.
( * ) Kasu taldea


