La Coctelera

EL ESPACIO DE MUGAZ

SI KEREIS QUE PUBLIQUE FOTOS DE CONCIERTOS EN EH, INFORMACION SOBRE VUESTROS GRUPOS ( CONCIERTOS, NUEVO DISCO ETC ETC ) O ALGO RELACIONADO CON FESTIS EC ETC MANDARME A MI DIRECCION ( EKONEKINBATERA@HOTMAIL.COM ) Y LA PUBLICARE AQUI. ESKERRIK ASKO !!

1 Diciembre 2008

Mikel Laboa abeslaria hil da

Mikel Laboa musikaria gaur goizaldean hil da Donostiako erietxean 74 urterekin. Ondoezak jota erietxera eraman dute eta goizaldeko 5.00ak inguru zendu da euskal musikagintzaren erreferente handia. Hil kapera zabaldu dute Errekaldeko beilatokian.

01/12/2008 9:22:00

AzkenEzkmiklab.jpg

DONOSTIA-. Eguerdiko 12.00etan zabaldu dute Errekaldeko beilatokian hil kapera, eta bihar goizean erraustuko dute haren gorpua.

Miren Azkarate, Lakuako eledunak adierazi duenez, Ibarretxeren Gobernua beste hainbat instituziorekin kontaktuan jarriko da merezitako omenaldia egiteko. Azkarateren ustez, "aparteko pertsona" zen Laboa, "guztiek maite eta miresten zuten". "Musikarekin erlazioa duen pertsona ororentzat erreferente zen", adierazi du.

Bestalde, Donostiako alkate de Odon Elorzak "bihotz-bihotzez" deitoratu du Laboaren heriotza eta "musikaren eta euskal kulturaren berritzaile" handitzat jo du donostiarra.

Iragan azaroaren 11ean Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina ematea erabaki zuen.

Ibilbidea

Mikel Laboa Donostiako Alde Zaharrean jaio zen 1934. urtean. 36ko gerra hasi zenean bere aitak Estatu frantsesera alde egin behar izan zuen, Laboaren amak bere zazpi semeak hartu eta Lekeitiora eraman behar izan zituelarik. Haurtzaroan gertatutakoak eragin handia izan du Laboaren obran.

Medikuntza ikasketak hasi zituen 1953an eta 1963an amaitu zituen, 1967an haur neurosikiatrian espezializatuz.

Lehen diska, Azken izenekoa, 1967an grabatu zuen Baionan. Gerora, beste hainbat euskal artistarekin lankidetzan, Ez Dok Amairu proiektuan hartu zuen parte. Bien bitartean, Laboak Bartzelonan bere bigarren diska grabatu zuen, eta hiru urte beranduago bi gehiago, Bertol Brechten olerkietan oinarrituta.

Ez Dok Amairuk ibilbide oparoa izan zuen, baina 1972. urtean iritsi zen proiektuaren amaiera.

1974ean Laboak diska bikoitza kaleratu zuen. Hiru diska kaleratu behar zituen berez, baina zentsuraren ondorioz ezin izan zuenez hori egin, azkenik Bat-Hiru izenburupean atera zuen lana.

1980an Lau-Bost diska kaleratu zuen. 1984ean Mikel Iñaki Salvadorrekin lanean hasi zen, eta pianista handi horrekin kontzertuak eskaintzeaz gain 6 diska grabatu zituen 1985ean.

1988an bere Lekeitio guztiak jaso zituen, eta Baga, Biga, Higa eta Itsasoa eta Lehorra izan ezik beste abesti guztiak berriro grabatu zituen.

1989an 12 diska argitaratu zituen. Urte bete beranduago Laboa Kubara joan zen Euskal Herriko kulturaren beste hainbat erreferenterekin bertako musika eta artea zabaltzeko asmoz.

Ondorengo diska, 14 izenekoa, Ez Dok Amairu leloarengatik 13 zenbakia ezeztatuz, 1994. urtean argitaratu zuen.

Aurrerantzean Laboak hainbat kontzertu eskaini ditu, eta zuzeneko diska kaleratu zuen 1997an.

servido por mugaz sin comentarios compártelo

sin comentarios · Escribe aquí tu comentario

Escribe tu comentario


Sobre mí

Avatar de mugaz

EL ESPACIO DE MUGAZ

ver perfil »
contacto »
Pon fotos sin limite en slide.com GRATIS!!!
Contador gratis
PUBLICIDAD Unlimited Free Image and File Hosting at MediaFire

Buscar

suscríbete

Selecciona el agregador que utilices para suscribirte a este blog (también puedes obtener la URL de los feeds):

¿Qué es esto?

Crea tu blog gratis en La Coctelera