IHESBIDE
Ihesbide 2003an (gutxi gora behera) elkartu ginen 5 kote moduan, elorrioko musika lokaletan. Antton ahotsean, Gaizka baxua joz eta koroak eginez, kata ta Xagu gitarrekin eta Petra baterian. ihesbideren funtsa, ondo pasatzeaz eta gustatzen zitzaiguna egiteaz aparte, jasaten ditugun injustiziak salatzea eta bizi ditugun egoera ezberdinen inguruan, onak eta txarragoak, gure iritzia azaleraztea izan zen, zarata eginez! ( zentzu on batean). 2006an 7 abestiz osatutako maketa bat kaleratu genuen, Elorrioko ateneoan inprobisatutako studioan grabatu genuena, Etxebaren laguntza ezinbestekoaz teknikari lanetan eta 'Oker'en barre gaiztoen inspirazioaz. hortaz aparte gazte sareak eta xirikak kaleratutako 'gazte sortzaileen ahotik okupazioaren aldeko ohiuak' diskan ere kanta bat sartzeko aukera izan genuen, aulestin 'Txortx' eta 'Iñi' ren laguntzaz grabatu genuena, eta baita txirringaz..06 ekimenerako kanta egiteko. joan den udan ordea, Anttonek taldea utzi zuen bidaia baten ondorioz, eta geratzen ginen 4rok jarraitzea erabaki genuen Gaizka, ahotsean ipiniz eta Kata eta Xagu koroetan. ordutik kanta berriak egiten eta zaharrak birmoldatzen aritu gara, taldearen estiloan sakonduz (uste dugu) eta bilatzen dugunera gehiago hurbilduz, zarata gehiago egiten! eta gogorik ez zaigu falta gehiago ere egiteko! Horren ondorietariko bat, pasa den martxoan(2008), Ondarruko santos records estudioan grabatu dugun diska izan da, Ander Muted teknikari moduan aritu dena eta maiatzaren hasierarako kaleratuko duguna. Espero dugu zuen gustukoa izatea!


