MUSIKHERRIA
|
:: PROIEKTUA |
||
|
MusikHerrian, musika eta herria da batzen gaituena. 1-Zer da?
|
||
|
Zer da? MusikHerria musikariok osatutako egitasmoa da. Honen helburua musika egiten ditugunoi eta musika gustatzen zaizkigunoi errekurtsoak modu errazean hurbiltzea da, laguntza kolektiboa bultzatu nahi duena. Musika egiteko, produzitzeko eta kontsumitzeko gaur egun dagoen eredu komertzialetik urrundu nahi du, beste eredu herritarragoari hurbiltzeko, garai berriotara egokituz. Gazteok gara musika egiten eta erabiltzen duen jendartearen zati handi bat. Gazteok gara proiektu hau sortu eta parte hartzen dugunok. Nahiz eta adin mugarik ez eduki, nahiz eta jende naguiagoa egon. Gazteok, berritzaileak izango gara ere proiektu honetan. Hau dena Markinan egin ziren Gazte Mugi! topaketetan musikaren inguruko hausnarketa ezberdinetatik sortu zen. Egungo egoerari buruz hitz egiteaz gain, alternatiba berrien inguruan hitz egin genuen han, eta bertan hausnarketa egiten jarraitzeko, jende gehiago parte hartzeko eta zabaltzeko deialdi berri bat egin genuen, helburua: alternatiba bat martxan jartzea: herri disketxe berri bat. Jarraian egin ziren bilkuretatik atera ziren hausnarketak zabaltzeko eta jendearen parte hartzea errazteko probisionala izango zen web gune bat (www.herridisketxeruntz.org) zabaldu genuen. Bertan MusikHerriaren sorrera prozesuko bilkuren aktak, eztabaidak, dokumentu ezberdinak eta copyleftaren inguruko informazio orokorra aurki daitezke. Hau da hausnarketa haietan ikusi zen egoera orokorra: = gero ta giro komertzialago batean dago murgilduta musikaren panorama = gero ta zailtasun handiagoak daude diskoetxe arruntetik disko edo talde berriak ateratzeko = askotan “balore gabeko” profesionalizazio batera joaten ari da musika panoraman dauden taldeak = musika mundua arrunta, komertziala, ustela da. Guztia diruaren arabera mugitzen da. = Euskal Herrian ez da mugitzen eremu berdinetan, baina askotan hemen ere horrelako gauzak daude eta nagusitzen ari da. = haien merkatuan produktu bat da musika, beraz, musikaria bera ere produktu bat baino ez da. Dirua ez baduzu ematen, ez duzu lekurik merkatuan. Banaketak egiteko gauza berdina, dirua hemendik, dirua handik, gehiena gainera musikariak ere ez direnen poltsikoetara joateko. = SGAE elkarteak, guretzat atzerritarra izateaz gain, ez dio lekurik uzten inori. “dinosaurio pulpis-eurix” da, leku guztietara heltzen dira bere eskuak dirua eskuratzeko kulturaren pribatizazioarekin, bakar batzuen mesedetan. = musika mundua negozio bat besterik ez da gehienetan, baina badago jendea beste modu ezberdinetan pentsatzen dugunok eta dutenak. = musika munduan emakumeen parte hartzea eskasa da, emakumeen parte hartzea ezinbestekoa da mundu honetan. = seguruenik beste gauza asko geratzen da esateko GUK MODU ALTERNATIBO HORRETAN SAKONDU NAHI DUGU. EZ GARA LEHENAK, EZ DUGU EZER BERRIRIK ASMATU, BAINA BESTE SAIAKERA BAT GARA. EMAN NAHI DIOGU AUKERA SAIAKERA BERRI HONI. DENBORAK ETA MUSIKA TALDEEK BALORATUKO DUTE. Honekin guztiarekin ez dugu gaitzetsi gura 70. hamarkadaren bukaeratik hona euskal musikan eragin duen jende askoren lana, ezertxo ere ez zegoenean lortu zenak balio handia izan baitzuen. |
||
|
Herri disketxearen izaera eta helburuak: Disketxe bat baino gehiago! Proiektu honen ideia nagusiak, honakoak dira: ideiak eta indarrak biltzea, errekurtsoak komunean jartzea, ezagutza eta sorkuntza konpartitzea, egiten dugunari balio soziala ematea eta lan kolektiboa bultzatzea. Horrela, guztion laguntzaz bakoitzak ikasi behar du bere gauzak egiten, bakoitza bere buruaren jabe izanez, ikasiz eta besteak lagunduz ere bai. Guztion errekurtsoak elkarri utziz, bakoitzak berea autogestionatzen ikas dezala. b) izaera / definizioa c) disketxearen helburu nagusiak |
||
|
Proiektuaren filosofia: azalpena HAU EZ DA IZANGO GAUR EGUN EZAGUTZEN DITUGUN DISKETXEAK BEZALAKOA, FUTZIONAMENDU ETA HELBURUETAN ZORROTZAK IZAN NAHI DUGU. ETA EREDU BERRI BAT MARTXAN JARRI NAHI DUGU. ZEOZER BERRIA ASMATZERA GOAZ. IKUSIKO DUGU ZELAN ATERATZEN ZAIGUN. a) alternatiba herritarra izan nahi dugu b) kontzeptuen aldaketa proposatzen dugu -MUSIKA |
||
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
-DISKOETXEA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
-TALDEA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
-EUSKARRIAK |
|
|
|
|
|
|
|
2-Filosofia orokorra -diskoetxe honetan planteatzen duguna a ez da “gurekin disko bat ateratzea” edo “diskoetxeak talde bati disko bat ateratzea”, baizik eta PROIEKTUAN PARTE IZATEA. -proiektu honetan parte hartzeaN harreman bereziak planteatzen DITUGU. Ez da “zure lana aterako dugu guk” baizik eta “gure proiektuarekin elkarrekin aurrera egingo dugu”. -hartu eta eman kolektiboa planteatzen ari gara. Harremanak (hartu-eman). -proiektu honetan gauza asko erraztu daiteke baina beharrezkoa da GUZTION PARTE HARTZEA. -beraz, ulertu behar da hau ez dela aterako aurrera bakarrik eta diru askorekin, HAU AURRERA ATERAKO DUGU DIRU PIXKA BATEKIN BAINA GUZTION EKARPENEKIN (PERTSONAK, DENBORA, IDEIA SORTZAILEAK, TEKNOLOGIAK,…). -erraz ulertzeko, HARREMAN KOOPERATIBOA planteatzen ari gara, ZUK EMATEN DUZU ETA ZUK JASO ERE EGITEN DUZU. -horrek ez du esan nahi legalki kooperatiba bat izango garela, barne filosofiaz eta barne funtzionamenduaz hitz egiten ari gara. b) aspektu legalak -musika zabaltzeko eta jabegoa ulertzeko ereduak aldatzen ari diren heinean, musikariok ere aldaketa hauen parte izan behar dugu. Bi aukera aurreikusten dugu jabego intelektualaren ildotik. 1) copyleft, eta 2) anti-copyright -COPYLEFT aren kasuan CREATIVE COMMONSean eskaintzen diren lizentziak hautatu ditugu. -beste alde batetik egongo zen ANTI COPYRIGHT aren aukera. Honetarako jakingo duzuenez ez da ezer inongo motatako lizentziarik. · disketxean parte hartzeko gutxieneko batzuk eskatuko dira: -Disketxea, herri mugimenduko beste eragile bat izanda, partaideen inplikazioa herri mugimenduan nahitaezkoa da. -Disketxeak ez du ezer ordainduko, bitartekoak jarriko ditu mahai gainean, besterik ez. -Copyleft edo Anti-copyright-aren aldeko hautua egiten da. Beraz, era zuzenean, propietate intelektualaren kudeaketa egiten dutenekin (SGAE, SESAN ...) ez du zerikusirik edukiko. Musika interneten eskegiko da baina gero, taldeak beste soporte fisikoa erabili ahal izango du nahi izanez gero. -Gardentasuna mantenduko da kudeaketan zein egiten diren lanetan. -Akordio guztiak ahozkoak izango dira, eta konfiantza osoa egongo da bai taldean, bai proiektuan. Zeozer egin baino lehen kontrastatu behar da. Egon daitezkeen desadostasunak eta gaizkiulertuak modu adiskidetsuan bideratuko dira. -Ez dira onartzen proiektu honetan homofoboak, faxistak, sexistak edo matxistak izan daitezken taldeak. |
||
|
Hurrengo lerrotan hurrengo urteetan landuko ditugun lehentasunezko eragiteko eremuak eta gaiak aurkezten dira. 1) musikaren balio soziala >> musikaren espazioen berindarpena, berreskurapena eta dibertsifikazioa >> kalea eta gaztetxeak 2) partehartze kolektibo eta parekidea >> emakumeen partehartzea 3) kultur jabego pribatua >> copyright kuestionatu >> copyleft / anti-copyright |
||
(NORBAITEK ERDERAZ IPINTZEKO GOGOKIN BADABIL PASAU ITZULKETA )


